Kultur aniztasuna saihestezina ez ezik, enpresek aprobetxatu dezaketen eta aprobetxatu behar duten aparteko aberastasuna ere bada. Horrez gain, onura ugari ekar diezazkieke erakundeei, hala nola, bereizketa, berrikuntza, erabakiak hartze prozesuaren hobekuntza, merkatua irekitzea, talentua atxikitzea, irudi korporatiboa hobetzea eta errentagarritasun ekonomiko eta soziala lortzea.
Ez da nahikoa kultura ezberdinetako pertsonak kontratatzea, aniztasun hori behar bezala kudeatu behar da enpresa-ingurunean, lan-giro positiboa sortuz. Horrek kultura-desberdintasunen ulermena, errespetua eta balioespena sustatzen dituen ingurune inklusibo bat sortzea dakar.
Aniztasunaren kudeaketa onak erakundeetan Aniztasun Planak prestatu eta ezartzea eskatzen duelako, eta horrek aldez aurretik horien diagnostikoa eskatzen duelako, baita barne-politiken definizioa eta ondorengo ezarpena ere, Cei Taldeak GlobalEquitas-ekin lankidetzan aritzen da aniztasunari, berdintasunari eta inklusioari buruzko aholkularitza bulegoa, Gipuzkoako enpresei beharrezko prestakuntza, kultura arteko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko.
Cei Taldea eta kultur anizkitasunaren aldeko konpromisoa
Laneko arriskuen prebentziorako eskuliburuak hainbat hizkuntzatan
Hirugarren sektoreko prestakuntza, Gurutze Gorria, Secretariado Gitano…
Eskolanbide
- Hitzaldiak: ASCONGI, CEBEK, Ostalaritza elkartea...
Artikuluak ADEGI-n
Ukrainako errefuxiatuentzako prestakuntza espezifikoa
Kultura aniztasuna kudeaketa planaren onurak
- Goian aipatutako onurak lortzeko prozesu sistematizatu bat izatea.
- Aniztasuna, transkulturala eta kulturartekotasuna bezalako ikuspegiak zeharka enpresaren filosofian txertatzea.
- Enpresako pertsona guztiei tratu eta aukera berdintasuna bermatzea, haien desberdintasunak kontuan hartuta.
- Talde minoritarioak enpresan eta ardura postuetan sartzea eta hori sustatzea.
- Balio berdineko lanagatik soldata berdina bermatzea.
- Langileria osatzen duten pertsonen bizitza pertsonala, familiarra eta laborala bateratzea erraztea, haien desberdintasunak eta beharrak kontuan hartuta.
- Barne aniztasuna-berdintasuna-inklusio-politiken eraginkortasunaren aldizkako ebaluazioa erraztea dagozkien lan-eremuetan.
- 1., 3., 5., 8., 10. eta 16. GJH-ak (Garapen Jasangarriko Hleburuak) lortzen laguntzea.